Bildu Artziniega: "Herritarrak kontuan izan eta inplikatuko dituen beste politika mota bat egiteko sortu gara"

Garai Plazan egindako ekitaldian, Bildu Artziniegako kideak jendaurrean aurkeztu eta aurrera begira dauzkaten asmoak agertu zituzten. Ondoren, hautagaitza babesten duten hainbat herritarekin argazkia egin zuten.

Garai Plazan egindako ekitaldian, Bildu Artziniegako kideak jendaurrean aurkeztu eta aurrera begira dauzkaten asmoak agertu zituzten. Ondoren, hautagaitza babesten duten hainbat herritarekin argazkia egin zuten.

Atzo arratsaldez, 50 lagun inguru entzule zirela, 'Bildu Artziniega' koalizioko kideek udal-hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaren aurkezpena egin zuten. Hautagaitzako hiru kidek egin zuten berba, Joseba Vivancok, Bea Holgadok eta Fernando Ureta zerrendaburuak, eta hirurek adierazi zuten Bildu Artziniegak "herritarrak kontuan izan eta inplikatuko dituen beste politika mota bat" egiteko sortu dela, eta "aniztasunetik abiatuta" Artziniegako "abertzale eta ezkertiar" guztiei zabaldutako aukera bat plazaratu nahi izan dutela. Ekitaldiaren ostean, hautagaiek Bildu babesten duten hainbat herritarrekin argazkia egin zuten udaletxearen aurrean.

Edonola ere, Bildu Artziniegakoak zein gainontzeko herrietako hautagaiak aste honetan Epaitegi Gorenak erabakiko suenaren zain daude; izan ere, gaur bertan estatuko fiskaltzak Bilduko zerrenda guztien aurkako inpugnazioa aurkeztu du "Batasunak kutsatuta" daudela eta hautagai askok "ETA-Batasunarekin lotura handia" dutela argudiatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide