Laudioko Independentistak sareak 2011 eta 2012ko Aberri Egunetarako deialdia helarazi du. Asteartean burutu zuten prentsaurrekoan, Independentistak sareko kideek “Baigorri eta Gernika berdez tindatzera” animatu zituzten herritarrak eta, horrekin batera, “Laudioko balkoi guztiak ikurrinez betetzera”.
Aurtengo Aberri Egunaren leloa “Argi Berdea Independentziari!” izango da. Ospakizunaren nondik norakoen berri eman ondoren, Euskal Herriak bere estatu propioa izateko eskubidea aldarrikatu zuten hizlariek; “munduaren aurrean euskal herritar gisa, nazio libre bateko partaide bezala agertzeko estatua behar dugu”.