"Ez ditzagun gure mendiak industrializatu! Mendiak aske!" Lema horri erantzunez, herritar talde batek asanbladarako deia luzatu du ostiral honetarako. Arratsaldeko 7etan hasiko da Kultur Etxean, eta eolikoak eraikitzeko planei aurre egiteko eta proiektuon ezagupena herritarrengana iristeko asmoz abiatu dute ekimena.
Mendietan aerosorgailuak eraikitzeko asmoak agerian
Joan den martxoaren 11n, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argiatratu zen Ganekogortako mendigainan 12 eoliko eraikitzeko proiektuaren iragarkia, eta geroztik, nabarmenagoa izan da kontra agertu diren hainbat herritarren kexu eta salaketa. Horren berri jaso genuen atarian bertan.