Abenduaren 15ean proposatu zuten aurtengo jaialdiaren kantua "Bagare" izango zela. Kantu herrikoiari helduta, Gontzal Mendibilen jatorrizko abestiari moldaketak egin eta nahi betse talde aritu da lanean orain artean, kantu aski ezagunaren bertsioak sortu asmoz. Euskal Herri osoko taldeek parte hartzeko aukera izan dute ekimen honetan, eta gaur arte, horiek pilatzen egon dira antolatzaileak.
Araba euskarazen webgunean dituzue entzungai horietako batzuk. Iruñeako Koma taldeak, bere azken diskan argitaratu zuen berea, Sokaide taldeak ere ikastoplako haurrekin batera osatu du bere lana, eta besteak beste, Pirulo Txou, Mielotxin, Antton Aranburu, Herirkadak eta Gontzal Mendibil bera aurki ditzakegu. Rocka, folka eta estilo ugari batu ditu aurtengo Araba Euskarazek.
Bihar donostialdean grabatzen
Kantuaren grabazioak hasi dira, eta jakin dugunez, bihar grabatuko du Sokaidek bere bertsioa. Horretarako Donostiaraino joango dira, eta ikastolako haurrek ere partaidetza izango dute abestian. Kolaborazioak ere bilatu dituzte eskualdeko musikariek, eta Raparen zertzeladak ere izango dira aurkeztuko duten kantuan.
Gontzal Mendibilek Donostiako Orfeoiarekin grabatu du kanta. Guztiak entzungai ez badaude ere, Arababa Euskarazen web atarian eskura dituzue lehenbizi jasotakoak.
Hileko 19garren egunak pil pilean
Oraindik ere, martxoaren 19a iristear da eta ordurako zita nahiko zabaldua dago honez gero. ikasle eta langile ohien bazkaria antolatu du Laudio Ikastolak, eta ikastetxean bertan izango da zita, eguerditik iluntzera arte. Bertan parte hartzeko deia luzatu du antolakuntzak. Etorri ezin dutenei berriz, mezu bat bidaltzeko eskatu diete.
Aurrerantzean ere kultur ekimen gehiago izango direla iragarri dute.