Eskualdeko haurrek Bertso Abenturan murgiltzeko aukera izango dute apirileko oporraldian

Aiaraldeko haur bertso zein abentura zaleek aukera izango dute Urduñako Aterpetxean hiru egun dibertigarri ekintzez lepo emateko. Bertso jolasak, mendia eta abentura ardatz izanik, apirilaren 18tik 20ra bitartean oporraldiez gozatzeko beste aukera da honakoa.

Aiaraldeko haur bertso zein abentura zaleek aukera izango dute Urduñako Aterpetxean hiru egun dibertigarri ekintzez lepo emateko. Bertso jolasak, mendia eta abentura ardatz izanik, apirilaren 18tik 20ra bitartean oporraldiez gozatzeko beste aukera da honakoa.

Aiarako bertso eskolak hamarnaka urte darama bizirik. Egun ere asterik aste gaztetxoak, gazteak eta helduak batzen dira Amurrio, Laudio zein inguruetako txoko eta kultur etxeetan inprobisazioaren arteari ateak irekitzeko. Hezkuntza arautuan ere ikastetxe ugarik eskaintzen dute bertsolaritza tailerra. Euskararen eta euskal kulturaren transimiso euskarri garrantzitsua den adierazpen-mota da bertsolaritza, eta aiaraldeko haur zeinn gaztetxoek ere, espresio entzutetsu honen berri izateko ahalegin berezia egiten da urtez urte.

Abentura bertsoz

Arabako Bertsozaleen Elkarteak Aiarako Kuadrilla osatzen duten udalerriekin batera, eskualdeko gaztetxoenei zuzendutako aisialdi eskaintza bertsoz bustitzea erabaki dute oraingoan. Urduñako Aterpetxean ingurune eta mendiez gozatu ahal izango dute Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailara bitartean dauden haurrek.  

Plaza kopurua mugatua da, eta izen ematearen arabera onartuko dira Bertso Abenturako zerrendak. Egonaldiagatik 30 euroko ordainketa egin beharko da eskualdeko haur bakoitzeko, baina eskualdetik at bizi denak ere izango du parte hartzeko aukera, 60 euroko dirusarrerarekin.

Udaleku itxia izango da, hiru egunetako ekintzak, jatorduak eta loa ere, bertan egingo dutelarik begiraleekin batera. Horretarako baina, martxoaren 24a baino lehen izena eman beharko dute Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzura deituz, Udaletako Euskara Zerbitzuen bitartez, edota Arabako Bertsozaleen Elkartearekin harremanetan jarriz.

Erantsitako afitxan duzue informazio zuzena eta helbide zein telefono zenbakien berri.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide