Unai Mendibilek, Izar Mendigurenek eta Serapio Lopezek finalerdietan jarraituko dute txapela lortzeko bidea

Otsailaren 12an eman zitzaion Laudion hasiera Arabako bertsolari txapelketari. Beste bertsolari batzuen artean Ainhoa Comas amurrioarrak kantatu zuen. Larunbatean jokatu zen Elosun bosgarren eta azkenengo kanporaketa. Bertan erabaki zen zein bertsolarik jarraituko duten txapela lortzeko lehia. Beste 15 bertsolarirekin batera, Serapio Lopez baranbioarrak, Unai Mendibil larrinbearrak eta Izar Mendiguren laudioarrak lortu dute bigarren faserako sailkatzea.

Serapio Lopezek Zigoitian kantatuko du, martxoaren 13an. Oihane Perea, Manex Agirre, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa eta Irati Anda izango ditu kantukide. Izar Mendigureni Aramaioko oholtza egokitu zaio, eta Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ekaitz Samaniego, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Duranarekin arituko da martxoaren 19an bertsotan. Unai Mendibilek, ordea, azken finalerdian defendatu beharko du bere burua, Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez eta Alberto Martinez "Betto"-rekin batera. Txapelketak, beraz, Arabako bazterrak bertsoz betetzen jarraituko du apirilak 2ko finala arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide