Antzerki arratsaldeak eta zine gauak datozen egunetarako

Laudioko jaiak aurrera doaz, eta lehen txandari agur egingo diote gaua bukatzen denean. Hala ere, abuztuaren 25era bitarte bada zer egin eta zer ikusirik Laudion. Hamaika ekitaldiren artean, antzerkia eta zinea.

Euskarazko antzerkiak 'nahi baino gutxiago'

Egitarauari so egin eta gaztelera da nagusi. Aiaraldeako 'euskaldunok nahiko genukeena baino gutxiago' dira aurten ere ikuskizunak. Dena den, arte dramatikoa atsegin duenak egunez egun izango du ekitaldi bat edo bestez gozatzeko aukera.

Gaur bertan esaterako, bi ikuskizun izango dira 19:00etatik aurrera Pergola Eszena Gunean. "Un maño en Nueva York" eta "Monseiur Culbuto", hurrenez hurren.

Bigarren txandan aldiz, Berakatz egunean umeentzako berbena-antzerkia izango da toki berean: "Dj Thobben eta Lore Power". Arratsaldeko seietan hasiko da emankizuna Eidabe taldearen eskutik.

Biharamunean, abuztuak 26, Hortzmuga taldeak antzeztuko du "Olimpicas 2012", eta 27an, eguerdiko hamabietan hasiko da Pergolan, Cia Chaise A Poteurs taldearen "El montón" ikuskizuna. Iluntzean berriz, umorea izango dugu nagusi Peli Almuedoren laguntzaz. 9etatik aurrera aurkeztuko ditu kontakizun barregarrienak.

Odoloste eguna ez da hankamotz geratuko. Kirikiño Aisialdi Taldeak "Korri eta Xalto" pailazoak gonbidatu baititu, 18:00etatik aurrera Pergolako umeak dibertitzeko asmoz. Eta ordu berean baina azken egunean, amaitzeko, "On egin, Mon Amour" antzezlana izango da euskaraz.

Zinema jaien artean

Ohikoa den bezala, abuztuak 18tik 24ra bitartean zine gauak antolatuko dira gaueko 10etan. Laburmetraiak, luzemetraiak...genero ugaritan nahastuak eta gaztelaniaz zein euskaraz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide