Ekainaren 19an ospatuko da Laudion Arabako ikastolen aldeko jaia. Laudio Ikastola diruz laguntzeko balioko duen festa baino lehen, baina, izango da zer ospatua. Batetik, Araba Euskarazeko lan-taldeak antolatuko dituen ekintzak. Eta, bestetik, Laudio Ikastolako ikasle eta ikasle oihek bultzaturiko ekimena. Aurreko astean aurkeztu zuten jaialdiari ikasleek egingo dioten ekarpena. Bertan izan ziren 60tik gora ikaslek Araba Euskarazekin bat egin eta ekainaren 19a bitarte hilabete guztietako 19.egunean ekitaldiren bat egingo zutela jakinarazi zuten.
Ekainaren 19an ospatuko da Laudion Arabako ikastolen aldeko jaia. Laudio Ikastola diruz laguntzeko balioko duen festa baino lehen, baina, izango da zer ospatua. Batetik, Araba Euskarazeko lan-taldeak antolatuko dituen ekintzak. Eta, bestetik, Laudio Ikastolako ikasle eta ikasle oihek bultzaturiko ekimena. Aurreko astean aurkeztu zuten jaialdiari ikasleek egingo dioten ekarpena. Bertan izan ziren 60tik gora ikaslek Araba Euskarazekin bat egin eta ekainaren 19a bitarte hilabete guztietako 19.egunean ekitaldiren bat egingo zutela jakinarazi zuten. Abenduaren 19an, esaterako, "dantzakantukalejira" egin zuten herriko kaleetatik 50 lagunek. Martxoaren 19an, aldiz, ikasle oihen afaria egingo dute.
Azaldu dutenez, sare sozialen bidez Laudio Ikastolako ikasle oihen sarea osatzen ari dira. Era honetan nahi dute, besteak beste, Laudio Ikastolako argazki artxibategia osatzea. Izan ere, Aitor Fernandez de Pinedoren arabera, ikastetxera argazki makina digitala iritsi aurretik bildutako argazkiak urriak dira. Hori dela eta, dei egin dio ikasleria osoari artxiboa osatu asmoz etxean gordetako ikastolako argazkiak posta elektronikoz bidaltzera. Irudia digitalizatzeko baliabiderik ez dutenei, berriz, argazkia Laudio Ikastolara (Motxotekale 16, Laudio) eraman eta bertan eskaneatzeko gonbidapena luzatu die.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.