Hamazazpi eragilek jaso dute Bai Euskarari ziurtagiria

Herenegun, abenduak 16, Bai Euskarari ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia egin zen Kultur Etxean. Zeremonia arratsaldeko zortzietan hasi zen, Unai Mendibilek botatako bertsoekin, eta bertan Laudion euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten entitate guztiei egunerokoan egiten duten ahalegina eskertu zieten. Laudioko enpresa, saltoki eta era guztietako hainbat erakundek zegokien ziurtagiria jaso zuten: "Bidean", "Zerbitzua euskaraz" edo "lana eta zerbitzua euskaraz" ezaugarriaren aitortza.

Herenegun, abenduak 16, Bai Euskarari ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia egin zen Kultur Etxean. Zeremonia arratsaldeko zortzietan hasi zen, Unai Mendibilek botatako bertsoekin, eta bertan Laudion euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten entitate guztiei egunerokoan egiten duten ahalegina eskertu zieten. Laudioko enpresa, saltoki eta era guztietako hainbat erakundek zegokien ziurtagiria jaso zuten: "Bidean", "Zerbitzua euskaraz" edo "lana eta zerbitzua euskaraz" ezaugarriaren aitortza. Talde hauetako ordezkari batzuek euren proiektuen eta Laudion euskararen alde egin duten lanaren inguruko hitzalditxoak bota zituzten.

Saritu zituzten hamazazpi elkarteen artean, Aiaraldea kultura eta komunikazio erakundea dago. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiria sortu zuen 2000. urtean, eta 2007. urtean Ziurtagiriaren Elkarteak horren ardura hartu zuen, ziurtagiriaren bitartez euskara lan mundura eramateko. Elkartearen helburua euskara orain arte ezezaguna izan den eremuetara eramatea da, eta horretarako zenbait entitate sozioekonomikoren kemenaz baliatzen da.

Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartearen proiektuak harro egoteko arrazoia eskaintzen die saritutako taldeei, eta euren eguneroko jardunean euskaraz baliatzen direla frogatzeko erreminta luzatzen die, ziurtagiria. Ziurtagiriak euskarak lanerako balio duela erakusten du, inolako zalantzarik gabe.

Ziurtagiria jaso dutenen zerrenda

  • Udal Lanbide Heziketa Eskola
  • Nubiola
  • Gometegi
  • Jez
  • Hitz logopedia
  • Bazter
  • Indriska
  • Arrañope
  • Hyundai
  • Talleres Fuentes
  • Tximeleta
  • Tipi-tapa akademia
  • Goikogane M.T.
  • Aiaraldea Komunikazio Leihoa
  • Leo Barañano abokatua
  • Diskodantza
  • Eusko PC

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide