Sokaide musika taldeak "Ortozik" diskaren DVDa kaleratu du Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya 2010ko abe. 5a, 12:07

Aurtengo maiatzaren 1ean aurkeztu zuten Sokaide Folk Taldea, Amurrioko Antzokian. Aste pare bat lehenago, Aiaraldea Komunikazio Leihoa jaio zen bertako enparantzan. Apirilaren 17an izan zen, eta Sokaide taldearen laguntza izan genuen orduan ere, Aiaraldea.com ataria kaleratzeko antolatu genuen aurkezpen jaialdian.

Aurtengo maiatzaren 1ean aurkeztu zuten Sokaide Folk Taldea, Amurrioko Antzokian. Aste pare bat lehenago, Aiaraldea Komunikazio Leihoa jaio zen bertako enparantzan. Apirilaren 17an izan zen, eta Sokaide taldearen laguntza izan genuen orduan ere, Aiaraldea.com ataria kaleratzeko antolatu genuen aurkezpen jaialdian.

Enparantza jendez lepo egon bazen, Amurrioko Antzokiak ere gainezka egin zuen maiatzaren 1ean. Aiaraldea Komunikazio Leihoaren eta Sokaideren arteko elkarlanak, orduko aurkezpena jasotzeko aukera ekarri zuen Aiaraldera. DVD honek orduko ekitaldi xumea edozeinen eskutara iristeko beta ekarri du.

Ortozik oholtza gainean

Hala jo zuten lehen erronka ofiziala. Zapata eta galtzerdiak kanpora bidaliz, musika, letra, doinu eta soinuak izan ziren protagonista, eszenografia ikusgarriarekin batera.

Berau jasotzen duen DVDa eskuratu ahal izango du nahi duenak, hemendik aurrera. Salgai jarri da honezkero, eta Aiaraldea Komunikazio Leihoan ere eskuratzeko aukera izango duzue.

Babelmusik Ekoiztetxearekin lanean egindako ekoizpena da. Sokaideren inguruko berri gehiago nahi izanez gero, taldearen myspace-ean arakatzea besterik ez duzue izango.

Datorren kontzertua abenduaren 8an izango da, asteazkenez. Durangoko Azokaren baitan sortutako Ahotsenea Proiektuak karpa bat ekarri du Landako ondora. Bertan zuzeneko literatura, musika, artea... ikusi eta entzuteko aukera egoten da. Horietako bat Sokaiderena. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera kantaldia eskainiko dute, eta haraino joan barik, livestreamaren bidez, interneten zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide