Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Aiaraldeko agendak bete dira

Aiaraldeko herri eragile, instituzio eta kultur taldeak ostiralera begira daude honezkero. Abenduaren 3a, jakin badakigunez, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da mundu osoan. Eta, nola ez, Euskal Herrian eta Aiaraldean ere, badira hainbat ekimen egun berezi hau euskaraz janzteko.

Aiaraldeko herri eragile, instituzio eta kultur taldeak ostiralera begira daude honezkero. Abenduaren 3a, jakin badakigunez, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da mundu osoan. Eta, nola ez, Euskal Herrian eta Aiaraldean ere, badira hainbat ekimen egun berezi hau euskaraz janzteko.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen Nazioarteko Egun gisa eta, ordutik, Xabierko Frantzisko Deunaren egunean izaten da Europako hizkuntza zaharrenari aitortzen zaion egun berezia. Hala ere, abenduaren 3ra begira eta geroago ere izaten dira ekimenak bere omenean. Guk horietako batzuk bildu ditugu hemen, Aiaraldean ere euskara eta euskaraz maitatu eta barraiatzeko egunak baitira.

World kafea eta Bai Euskarari Ziurtagiriak

Besteak beste, Amurrioko protagonista izango dira hauek. Goizetik, ikasleei zuzendutako mintzalaguna, world kafea, tailer eta jolasak... zein ikusentzunezkoen presentziak beteko du enparantza. Arratsalderako  dantzariez gain, haur kantarien emanaldia izango da Amurrioko Antzokian, eta jarraian ilundu orduko, Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia egingo da bideo muntaiez lagunduta. "Gurekin euskaraz" kantu-afaria iluntzeko 9etatik aurrera izango da.

Bertsoak eta txokolatea baino gehiago

Urduñako hainbat elkarte kultural elkartu dira aurten Euskararen Eguna ospatzeko. "Guztiok mintzatuz, euskara bultzatuz" lelopean arituko dira egun osoan zehar Urduñako kaleak animatzen, eta horretarako egitarau ederra osatu dutela kontatu digute. 17:00etan hasiko da jaia herrian eta umeentzako tailerrak eta animazioa arduratuko dira txupina musikaz girotuta ekartzeaz. Foru Plazan jarraituko dute gainontzeko ekitaldiek ere txokolate beroa nahi beste edanez. Pilota txapelketa frontoian izango da 18:00etatik aurrera eta, bi orduren ostean, Fi ta Fik Elkarteak lagunduta, kantu-poteoarekin berotuko dituzte eztarriak bertaratzen direnek. Bukatzeko bertso afaria izango da Herri Ikastetxean. Udalak ere arratsalderako txotxongilo emanaldia antolatu du.

Basalarrina, ikastetxeak eta euskara

Laudioko Ikastolara bertsolariak iritsi dira aste honetan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus... izen handiek euskararen aldeko mezu interesgarriak ekarriko dituzte ikasle eta irakasleen belarrietara. Goizean, herri gehienen antzera, ikastetxeek jaia betetzeko jarduera dibertigarriak antolatu dituzte Laudion ere. Hitzaldi Aretoan, arratsaldeko 18:00etan " Sar Ezazu Hanka" programako argazki proiekzioa izango da datozen hileetarako programazioa aurkezteko lanekin batera. Jarraian, 19:00etan, hain zuzen, "Erle euskalduna" antzezlana ikusi ahal izango dugu Erre Produkzioak taldearen eskutik. Gauerako ere Kantuzaleen Taldeak Basalarrinan antolaturik Kantu Afaria zain izango da nahi duenarentzat. 20:30ean hasiko dute jarduera.

Okondon, Aiaran...eta harago!

Okondoko Haur Eskolaren inguruan zuhaitz landaketa egingo da ostiralean. Marrazki lehiaketa eta mokadua izango dute ekimena osatzeko. Eta Aiarako herrietan ere zita ugari izango dira prest. Etxaurren Ikastolan goizean arituko dira "kontuz kontu" saioarekin ahozko kontalaritzaren mundua astintzen. Larunbatean Luiaondon graffiti tailerraz gozatu ahal izango dute 10-14 urteko gazteek. Hurrengo ostiralean, abenduaren 10ean, Koikili Lertxundi eta Alex Sarduiren eskutik hitzaldia egongo da Luiaondoko sozial aretoan, eta gainera, zuzeneko musika entzun ahal izango dute Aiarako gazteek ekimen honetan. Euskararen bidean murgilduko dira bi pertsonaia ospetsu hauek.

Baina ziur gaude beste hainbeste herritan ere izango dela non, noiz, nola eta zertan mintzatu euskaraz! Beraz, zuen begiak eta belarriak zabal zabalik jarri eta adi egon zaitezte. Etzi, euskararen aldeko urrats bat gehiago emateko eguna baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide