Euskara(z) maitatu eta barraiatzeko eguna

Euskararen Nazioarteko eguna izango da abenduaren 3an. Egun gutxiren faltan, Aiaraldeko herri eta auzoak euskaraz jantzi dira. Dena da prest Europako hizkuntzarik zaharrenari gorazarre egiteko. Dena da prest, eleak ele-bizi bilakatu eta gure mihi eta aho zuloetatik zabalduz aletzeko. Euskal Herria egiten baitu euskarak. Euskaraz maite dugulako Euskal Herria. Eta gure ingurunean ere euskaraz bizi nahi dugu.

 

Euskararen Nazioarteko eguna izango da abenduaren 3an. Egun gutxiren faltan, Aiaraldeko herri eta auzoak euskaraz jantzi dira. Dena da prest Europako hizkuntzarik zaharrenari gorazarre egiteko. Dena da prest, eleak ele-bizi bilakatu eta gure mihi eta aho zuloetatik zabalduz aletzeko. Euskal Herria egiten baitu euskarak. Euskaraz maite dugulako Euskal Herria. Eta gure ingurunean ere euskaraz bizi nahi dugu.

 

Aiaraldeko kamerak hor zehar ibiliko dira egunotan, euskararen normalizazioaren aldeko aldarrikapen eta urratsak memoriarako gordetzen. Komunikazio Leihoaren oinarrietan ere euskara baitago.

 

Gure proposamena, hortaz, abenduaren 3ra begira dago. Bezperatik hasita, amurrion hitzaldia prestatu du euskara arloak gurasoentzat: nola lagun diezaioket nire seme-alabari etxeko lanak egiten, euskaraz jakin gabe? Iñaki Eizmendik emango du hitzaldia gaztelaniaz eta arratsaldeko 17:30etik aurrera izango da.

 

Ostirala aldiz, gainontzeko herrietara ere euskarazko olatuekin bustiko da. Ikastetxeak prest dira dagoeneko, world kafeak, tertuliak, euskarazko jolasak, abestiak... eta hainbat ekintza aurrera ateratzeko. Laudioko Ikastolara bertsolariak etorriko dira: Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Basalarrina euskara elkarteko KANTUZALEEK ere antolatu dute kantu afaria. Kale danetan musika taldea izango dute lagun 20:00etatik aurrera. Urduñan berriz, Hankapaluren eskutik Bertso Afaria izango da: Iñaki Viñaspre, Ainhoa Comas eta Izar Mendigurenen zirikatze eta kontuez gozatuko dute bertan biltzen direnek.

 

Beraz, aitzakiarik ez. Abenduaren 3a, aldarrikapen eguna da. Euskararen Eguna da, Aiaraldean, Euskal Herrian eta mundu osoan!

 

Gaur, bihar eta etzi... ekin diezaiogun Aiaraldea euskalduntzeari!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide