Julio Soto eta Ainhoa Mujika sailkatu dira Bertxoko sariketaren finalera

Ostiralean Basalarrina elkartean jokatu zuten Bertxoko Sariketaren bigarren kanporaketa. Bertsotan aritu ziren Iker Agirren aramaioarra, Pello Ormazabal arrigorriagarra, Izar Mendiguren laudioarra, Aimar Karrika auriztarra, Ainhoa Mujika beasaindarra eta Julio Soto gorritiarra. Azken biek kantatuko dute azaroaren 26an, Trebiñuko sagardotegian izango den final handian.

Ostiralean Basalarrina elkartean jokatu zuten Bertxoko Sariketaren bigarren kanporaketa. Bertsotan aritu ziren Iker Agirren aramaioarra, Pello Ormazabal arrigorriagarra, Izar Mendiguren laudioarra, Aimar Karrika auriztarra, Ainhoa Mujika beasaindarra eta Julio Soto gorritiarra. Azken biek kantatuko dute azaroaren 26an, Trebiñuko sagardotegian izango den final handian.

Aiarako Bertso Eskolakoek prestatutako afarira 45 lagun gerturatu ziren. Oro har, saio polita egin zuten bertsolariek. Agurretik hasita izan zen saioa berezia. Izan ere, abesti ezagun baten doinuan kantatu behar izan zuten lan puntuagarria. Iker Agirrek Kaxianoren Itsasontzi baten kanta hautatu zuen, Izar Mendigurenek David Bisbalen Ave Maria eta Julio Sotok Olentzero. Bakarkako lanean txapel ezberdinei kantatu behar izan zieten bertsolariek.

Bihar, osteguna, jokatuko da Gasteizko Errexala elkartean hirugarren eta azken kanporaketa. Norbaitek azken kanporaketara edo finalera afaltzera joan nahi badu, Arabako Bertsozale Elkartearekin harremanetan jar dadila eskatu dute, 675707971 telefonora deituz edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera idatziz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide