Lehen Hezkuntzako ikasleek antzerkigintzan murgiltzeko aukera izango dute ikasturte honetan ere. Dagoeneko izena emateko epea zabalik da Aiarako Udalean, eta ikasturtea urriaren 9an hasiko da. Larunbatero, lehen hezkuntzako ikasleek udaletxeko ekitaldi aretoan dramatizazioarekin gozatzeko aukera izango dute, eta ikastaroa euskaraz izango da.
7 eta 15eko lagun taldeak onartuko dira ikastaroan, eta ekainaren 4ra arte Arespalditzan bertan egingo da tailerra. Goizeko 10:30etan hasi eta bi orduz arituko dira gorputz adierazpena, mugimendua eta interpretaziorako jolasak lantzen. Bi talde sortzeko aukerak badira baita ere. Hala balitz, adinen arabera goizeko ordutegiarekin bi talde sortuko lirateke.
Azken eguna
Izena emateko azken eguna urriaren 7a izango da, eta parte hartzaileak eskaera ordenaren arabera onartuko dira. 50 euroko ordainketa egin beharko da matrikulazioa onartzeko. Aiaran erroldatuek lehentasuna izango dutela adierazi dute. Informazio gehiago nahi duenak, Aiarako Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarriz lor dezake.
www.aiarakoudala.com