Jez Sistemas Ferroviarios eta Amurrio Ferrocarril enpresek Berlinera bidaia egingo dute egun hauetan. Tren-industrian garrantzia handikoa den Innotrans Ferian parte hartuko dute arabako beste hiru lantegirekin batera.
Amurrio eta Laudioko lantegietan ekoizten ari diren berrikuntza teknologikoak ezagutaraziko dituzte bertan. Arabatik 5 enpresek parte hartuko badute ere, beste 11 euskal ekoizle ere izango dira Innotransen.
Tren industriako berrikuntza eta beharretara egokitu diren bi enpresa hauek, euren lanaren erakustokiak zabaldu dituzte.