Biharko 'Mugikortasun Jasangarriaren Eguna' antolatu du Laudioko Udalak

Zazpigarren urtez antolatu dute Europa mailako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan egun berezi hau. Autoak alde batera utzi, eta herriguneetatik mugitzeko beste garraio aukerarik badela erakutsi nahi dute honela. Zaila suertatzen den arren, auto eta garraiobide pribatuen erabilera orekatuagoa egiteko deia egin nahi da jai egun honen bitartez. Zentzuzko eta neurrizko erabilera baten aldekoa, hain zuzen.

Goizeko martxak

Zazpigarren urtez antolatu dute Europa mailako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan egun berezi hau. Autoak alde batera utzi, eta herriguneetatik mugitzeko beste garraio aukerarik badela erakutsi nahi dute honela. Zaila suertatzen den arren, auto eta garraiobide pribatuen erabilera orekatuagoa egiteko deia egin nahi da jai egun honen bitartez. Zentzuzko eta neurrizko erabilera baten aldekoa, hain zuzen.

Goizeko martxak

Goizeko zitak dira ezagunenak. Bizikletaz, irristaketan edota oinez egin ahal izango dira ibilaldi herrikoiak. Bertako ziklisten Llodiana Elkarteak eta Aldaiko Irristaketa Taldea arituko dira gidari lanetan. Aldaikoerreka plazatik abiatuko dira bi ibilbideak, 10 kilometrokoa bata, eta 5 kilometrokoa bestea. 10:30ean izen ematea hasiko da eta 11:15ean martxan abiatuko dira bertaratutakoak.

Martxa luzea herriko ia auzo guztietatik pasako da (Aretatik Ugartera, Gardeara eta buelta Erdigunera). Martxa laburrak aldiz, erdigunetik Gardeara doan ibilbidea egingo du. Azken hori, oinezkoei eta patinatzaile hasiberriei zuzenduta dago bereziki.

Eguerdiko ordu baterako martxak bukatuko direla aurreikusi dute. Parte-hartzaileek eta martxistek, jhainbat joko eta proposamenekin entretenitzeko aukera izango dute. Txikienek gaztelu puzgarriak, bide-hezkuntzarako zirkuituak... edukiko dituzte eskura.

Opariak jokoan

Bukatzeko, parte-hartzaileen artean zozketatuko dira mendiko bizikleta, patinak eta beste hainbat opari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide