Euskalmet agentziaren arabera, gaur ere bero handia egingo du, 35 ºC inguruko tenperatura maximoekin. Zerua oskarbi mantenduko da arratsaldera arte; orduan hodeitza handitu egingo da apurka-apurka, batez ere ipar-mendebaldean. Goizean haizeak hegoaldetik joko du; arratsaldetik aurrera kantauri isurialdean ipar-mendebaldetik jo eta kostaldean bolada gogorrak izango dira, giro freskoagoa sortuz.
Biharko lanbroa
Goiz-lanbroa. Egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz; bigarrenean hodeiak ugaritu egingo dira. Gauean euri txikia egiteko probabilitate handia dago. Goizaldean hego-osagaiko haize ahula ibiliko da; goizean ipar-mendebaldera aldatu eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi, maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira.