Udal Arte Eskolak datorren ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroetan parte hartu ahal izateko aurrematrikula egiteko epea zabaldu du gaurdanik. Irailaren 9an bukatuko da 2010-11 ikasturtean izango diren jardueretan izena emateko epea.
Ikastaroen artean aurkitzen dira hurrengoak:
- Margoketa
- Ehoziri eta Kakorratz-lana (bolillo eta gantxilloa)
- Errusiar keramika
- Zurezko taila
- Otzaragintza
- Keramika
- Larrugintza
- Patchwork eta diseinua
- Ohial patroigintza
Kopuruak gaindituz gero, gainezka egiten duten ikastaroetan jarraitzeko zozketa egingo dute irailaren 14tik aurrera. Matrikularen ordainketa irailaren 24ra bitartean egingo da.
Prezioek zeresana
Lau edo bost urteren buruan prezioak bikoiztuko dituztela iragarri dute. 2014rako ikastaro orok gorakada izango du. Urtez urte ezarriko duten neurri horrek gaurko ordainketa kopuruak nabarmen igoko ditu ondorioz. Egun Pintura ikastaroak 40 orduren truke 45 euroko matrikula ordaintzea eskatzen badu ere, neurria guztiz ezartzen denerako, 70 eurotik gorako prezioa izango du.
Prezio igoeraren neurria udalean onartuta dago gehiengo batez, Montse Canibe PPko zinegotziaren kontrako bozka izanik ere.