Kristobal Deunaren jaiak hasiko dira etzi Tertangan. Iluntzeko 9etan txupina jaurtiko dute, eta gaueko 11etatik aurrera inguruko herrietako musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
Larunbatean berriz, goizean goizekingo diote suziriei. Goizeko 11etan kanpai errepika izango da herrian eta jarraian, patroiaren omenezko meza egongo da. Herriko Txokoaren inguruan trikiti soinuak entzungo dira 12:30etik aurrera. tarta zozketaren ostean, kale eta etxeetatik biraka arituko dira soinu jotzaileak. Arratsaldeko 5etan XIX.Mus Txapelketa jokatuko da eta 19:00etan Bolo Txapelketarekin emango zaio segida, bosgarren urtez. Gauerdian HOTZA erromeriarekin gaua pasatzeko aukera izango du nahi duenak.
Kristobalin Deuna
Kristobalin Deunaren eguna presente izango da igandean. Eleixalde Bolatokian Aiarar Bolo Txapelketa hasiko da 11:00eatn. 13:15ean aldiz, meza eta janaurrekoaz sabela beteko du bertaratzen denak. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera pilotalekua haurrentzako jolas eta tailerrez beteko da eta 19:00etan Bolo Jokaldi Herritarrerako zita gailenduko da.
Festei amaiera emanez, iluntzako 9etan doako Afari Herrikoia izango dute Arrastariarrek, Jai Batzordearen eskutik.