2011rako lekukoa hartu du Laudio Ikastolak. Joan den igandean Agurainen izan zen jai handian jakinarazi zuten publikoki, Luis Javier Garcia Zuzendariaren ahotik. Jada sei urte igaro dira Araba Euskarazen jaia aiaraldetik kanpo, eta datozen hileetan, zeregin ugari egongo dira dudarik gabe jai egun honen antolaketan.
2005ean Amurrion izan bazen ere, Laudiok 2000 urtean izan zuen egun hau antolatzeko parada. Hamaika urteren ostean berriro ere beteko zaizkigu herriko kale eta plazak jendez.
Gogo biziz heltzeko erronka.