Igandera bitarte Galiziako kultura eta ohiturak pilatuko dira Laudion

Atzo hasi zen Galiziaren Egunaren XXV. edizioa. Asteburua bitarte, EAE mailako Galiziar Etxeek antolaturiko egitarau betea hurbildu nahi izan dute herritarrengana, Laudion. Xosé Antonio Vilaboaren ‘ Un camino del siglo X, para unos peregrinos del siglo XXI’ mintzaldiarekin eman zioten atzo hasiera. Gaur ofizialki inauguratuko badute ere, Galiziako gastronomiaren erakusleihoa den karpa ireki dute honezkero.

Atzo hasi zen Galiziaren Egunaren XXV. edizioa. Asteburua bitarte, EAE mailako Galiziar Etxeek antolaturiko egitarau betea hurbildu nahi izan dute herritarrengana, Laudion. Xosé Antonio Vilaboaren ‘ Un camino del siglo X, para unos peregrinos del siglo XXI’ mintzaldiarekin eman zioten atzo hasiera. Gaur ofizialki inauguratuko badute ere, Galiziako gastronomiaren erakusleihoa den karpa ireki dute honezkero. Egun osoan zehar bertako artisautza eta gastronomia esposaketak izango dira zabal zabalik, eta egunaren amaierarako, 21:30etik aurrera folk kontzertuek beteko dute enparantza. “Nahasiak” talde laudiarra eta “Divertimento Folk” izango dira jotzen.

Larunbat goizerako Galiziako ardo kata, eta eguerdirako, Santa Luzia Abesbatza, San Roke Musika Banda eta “Espalladoiro” taldeek berotuko dute giroa.

Iganderako, meza eta ekitaldi instituzionala. Besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria, Galiziako Xuntako lehedakari Alberto Nuñez Feijoo, eta Santiago Camba, inmigrazioko idazkari nagusia izango dira ekitaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide