Amurrio aldera ibilaldia egitea proposatzen dizuegu aste honetan erredakzioko mahai gainetik.
Energia Berriztagarrien Parke Tematikoa da Aresketamendi. Eta larunbat honetarako, ateak zabal zabalik uzteko aukera aprobetxatu nahi du zuok guztiokin. Solstizioaren jaiaren aitzakiapean, energiak aztertu, berriztagarritasunaren mundu berria arakatu eta esperientzia bitxiak edo ez-ohikoak zuzenean bizi eta sentitzeko parada ematen du hitzordu honek.
Bertara oinez joatea baduzue ere, behar duenarentzako autobus zerbitzua prestatu dute igo zein jaisteko. Parte tematikoaren ateak desagerraraziko dituzte beraz, egun betez. Eta egitaraua ere ezin hobea izan!
Goiz goizetik, bisita gidatuak izango dira, baina dibertimenduak ttipi ttapa goia joko du globo aero-estatikoarekin. Askorentzako tentagarri izango delakoa, Scalextric-a, puzgarria, magia ikuskizuna, eguzki-jolasak, eguzki sukalde erakusketa, kometa tailerrak… ekintzaz lepo izango da gaina.
Txosna, pintxo dastatzea, paella jana (5 €), eta arratsalderako, Zientzialari Eroen Ikuskizun Handia. Iluntzeko 8ak bitartean, energiaz beteriko plana. Bai horixe!