Governors taldea Arrasatekoa da eta Juan Sangre da proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. J. Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Eskarmentua handikoa da eta bere proiektu berri honek gora egiteko bitarteko handiak dituela azpimarratzen dute behin eta berriz adituek.
Oihuka diskoetxeak Frenetikodrome izenburua daraman bigarren diskoa aurkeztu digu oraintsu.
10 kantu berri eta indartsu gehi extra bat, Kristal Kolpatuak, audioan zein bideoan.
Bideo hau Hatortxurock jaialdia aurkezteko erabili zuten, eta azken euskal zinema eta bideo jaialdiko irabazle izendatu izan zen.
Aste honetan, aiaraldean izango da taldea. Laudioko gaztetxean hain zuzen. Rock'nrollez beteriko diskoa aurkeztera datoz eta sarrera doakoa izango da. Gainera, Governorsekin batera Deustuko HOTSAK HEZURRETAN taldea ere izango da taula gainean. 2008an abiaturiko taldea bera KULTURA TOURekin dator arabaldera.
Beraz, aiaraldeko rock zaleok, larunbat honetan gaueko22:30etik aurrera, zita bat duzue Lamuza parkean! Ez galdu!