Eskola Publikoaren beharra aldarrikatu dute milaka herritarrek Amurrion

Geroa landuz lemapean, milaka euskal herritar izan ziren atzo  EHIGEk antolatutako Euskal eskola Publikoaren aldeko jaian. Eguraldiak sor zitzakeen oztopoei aurre eginez, jende andana bildu zen Amurrion prestaturik zeuden zortzi guneetan zehar. Txikienek, gaztelu puzgarrietan, Betizukoen emanaldian, tren txutxuan, rokodromoan eta hamaika ekitalditan zehar ondo pasatzeko aukera izan zuten. Gazteek, Artziniegako batukadaren erritmora kaleak festaz alaitu zituzten. Bertso Sound System ikuskizunean esaterako, raperoak eta bertsolariak aritu ziren hurbildtuakoak zirikatzen.

Geroa landuz lemapean, milaka euskal herritar izan ziren atzo  EHIGEk antolatutako Euskal eskola Publikoaren aldeko jaian. Eguraldiak sor zitzakeen oztopoei aurre eginez, jende andana bildu zen Amurrion prestaturik zeuden zortzi guneetan zehar. Txikienek, gaztelu puzgarrietan, Betizukoen emanaldian, tren txutxuan, rokodromoan eta hamaika ekitalditan zehar ondo pasatzeko aukera izan zuten. Gazteek, Artziniegako batukadaren erritmora kaleak festaz alaitu zituzten. Bertso Sound System ikuskizunean esaterako, raperoak eta bertsolariak aritu ziren hurbildtuakoak zirikatzen. Dantzarako parada ere izan zen, Erdixka Lauetan ekimenak ehundik gora lagunen oin eta gerriak jarri baizituen dantzan. Bizardunaken kontzertuak ere harrera ona izan zuen.

Imanol Arberas Euskal Eskola publikoaren jaiko antolatzaileak, egunaren balorazioaz galdetuta baikor eta pozik erantzun zuen: "jende asko hurbildu da Amurriora. Eguraldia oso ona atera ez bada ere, ikasle eta guraso asko dira ekintzetan parte hartzen dabiltzanak". Hezkuntza ereduan ematen ari diren aldaketei dagokionez, eskola publikoak jarraitu beharreko eredua D eredua dela azpimarratu zuen. Hasierako ekitaldian ordezkari politiko eta eragile ugarik parte hartu zuten. Lakuako Hezkuntza sailburu Isabel Celaa bertan izan zen, eta ziurtatu zuenez, sare publikoan ez da murrizketarik izango datorren ikasturtean. Zentro bakoitzean zenbat lanpostu dauden zehazten dituzten "behin betiko datuak" datorren astean jakinaraziko dituela esan zuen sailburuak, eta akusazioak "funsgabeak" direla eta "urduri jartzeko" arrazoirik ez dagoela egiaztatuko dela orduan. Joan den astean Gipuzkoako eta Bizkaiko Lehen Hezkuntzako 71 zuzendarik sinatutako agiria izan zuen mintzagai, murrizketarik eginez gero, dimisioa aurkeztuko dutela adierazi baitzuten.

Arrakasta, festa eta aldarrikapena izan dira nagusi, beraz, aurtengo eskola publikoaren jaian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide