Atzo prensaurrekoa egin zuten behargin hauek, LAB sindikatuaren egoitzan. Langileen osasunaren gaineko azterketak bigarren mailako kezka izaten jarraitzen duela salatu nahi izan dute modu honetan.
Euren kasua beste askorena bezain larria da. “Bere garaian osasun neurririk ez hartzearen ondorio lazgarriak bizi dituzte orain”, ordezkarien esanetan. Amiantoaren erabilera 1972tik herrialde askotan debekatuta dago, LABeko Lan- Osasun arloko arduradunak aipatu duenez. OMMS erakundearen ikerketek minbizia garatzeko arriskuaz ohartarazi zuen. Espainiar Estatuan, ordea, 2002ra arte ez zen mineral honen erabilera debekatu.
Hori dela eta, empresa askok lanerako erabiltzen jarraitu du eta amiantoak sor dezakeenaren aurrean prebentziorako hartu beharreko neurriak ez dira bete.
Guardian Llodioko langile ohien salaketa zabaltzeari ekin dio LABek. Informazio gehiago nahi duenak, eskuragarri du gaiaren inguruan hornitutako blogean ikusgai:
http://krisia.labsindikatua.org/amiantoa/euskaraz/registro.php