Datorren larunbaterako Valladolideko espetxera martxa antolatu dute

Datorren larunbatean Valladolideko espetxera martxa antolatu dute Gotzone Lopez de Luzuriaga (Gasteiz) eta Julen Fernandez (Laudio) arabarren egoera larria salatzeko.

Elkartasun martxan parte hartzeko deia luzatu diete jendarte eragile, sindikatu, elkarte edota norbanakoei.

Datorren larunbatean Valladolideko espetxera martxa antolatu dute Gotzone Lopez de Luzuriaga (Gasteiz) eta Julen Fernandez (Laudio) arabarren egoera larria salatzeko.

Elkartasun martxan parte hartzeko deia luzatu diete jendarte eragile, sindikatu, elkarte edota norbanakoei.

Gotzone gasteiztarra 1989tik dago preso. Hainbat kartzela ezagutu ditu espetxealdi luze honetan eta, gaur egun, Valladoliden aurkitzen da. Preso politikoek dituzten bizi baldintza kaxkarrez gain, senideengandik ia 300 kilometrora dago egunero, dispertsioak eragiten duen arrisku eta ezinegona jasanez. Eta hori gutxi balitz, 2007tik larri gaixoturik dago minbiziak jota.  Kartzelan tratamendu egokirik ez hartzeaz gain, gaixotasun sendaezina diagnostikatu dioten arren bertan jarraitzen du preso. Espetxeko tratamendu batzordeak baldintzapeko askatasuna eskatu bazuen ere, medikuorde baten kontrako bozkak galarazi zuen Gotzone baldintzapeko askatasunean uztea. 30 urteko espetxe zigorra du une honetan eta larriki gaixo dago.

Julen laudiarra aldiz, 1989tik preso dago, eta datorren urtean bere zigorra guztiz beteko badu ere, 2015era arte luzatu diote espetxealdia. Eraikina eta zuloaren egoerak muturrekoak izanik, askotan 20 edo 22 ordu eman behar izaten dituzte gela barruan eta, ohikoa da, ansiedade, trastorno emozional eta buraz beste egiteko arrriskuen areagotzea. Julen Fernandez aiararra isolamenduzko graduan daukate.

Arrazoi hauek eta beste hainbeste dira, Gotzone eta Julenen egoera berean daudenen behin betiko askatasuna aldarrikatzera daramatzatenak.

Autobusean izena eman nahi duenak Ilargi tabernan eman ahalko du egun hauetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide