Maiatzaren 25ean bilduko dira Laudioko Udala, Eusko Jaurlaritzako Ur Agentzia eta Berlojatzen Auzokideen Elkartea

Herri Plangintzarako Arau Subsidiarioaren (HPAS/PGOU) inguruko eztabaidak aurrera doaz. Orain hilabete batzuk erabaki zuen Udalak, Areta, Nerbioi kalea, Karmen kalea eta Fleming Doktorea kaleetako zenbait eraikin eraistea aurreikusten duen plana. Nerbioi ibaian egon daitezkeen uholdeetako kalteak saihestea da plan honen xedea, besteak beste. Neurri honek 400 familiari baino gehiagori eragiten dio, Berlojatzen Elkarteak azaldu duenez. 

Herri Plangintzarako Arau Subsidiarioaren (HPAS/PGOU) inguruko eztabaidak aurrera doaz. Orain hilabete batzuk erabaki zuen Udalak, Areta, Nerbioi kalea, Karmen kalea eta Fleming Doktorea kaleetako zenbait eraikin eraistea aurreikusten duen plana. Nerbioi ibaian egon daitezkeen uholdeetako kalteak saihestea da plan honen xedea, besteak beste. Neurri honek 400 familiari baino gehiagori eragiten dio, Berlojatzen Elkarteak azaldu duenez. 

Martxoan prentsan kaleratutako informazioari esker jakin zuten auzokideek plan honen berri. Orduan osatu zuten elkartea, eta geroztik, lanean dihardute HPAS moldatu eta aukera berriak aztertzen. Auzokideen prestutasunarekin beste HPAS/PGOU bat aurkeztu zioten udalari alternatiba gisa.

Plan berri honetan, eraisketak ekiditeko helburuarekin zera proposatzen da: Aretarako bide zaharrak zabaltzeari utzi, eta Villosa Lantegiko gune bat erabiliz, ibai nabigaziorako parke bat egitea.

Berlojatzen Elkartean diotenez, LKS zein URAk (Eusko Jaurlaritzako Ur Agentzia) ez diote momentuz uko egin proposamen honi. " Aukerak egon badaudela" argi dute auzokide hauek.

"Udalaren erabaki soila" izan dela aipatu dute Berlojatzenekoek. Ez dutela erabaki honetan parte hartzeko aukerarik izan orain artean. Euren etxebizitzak eraitsi behar dituztela esan zieten, eta euren etxebizitzak berkokatzeko lana promotore baten eskuetan egongo zela.

Alberto Barrios elkarteko lehendakariaren ustez, "auzokideengan sortzen duen kaltea izugarria da. Ez dute konponketak jartzeko aukerarik, ezta euren etxeetan igogailua jartzeko obrak egiterik ere. Ordenamendutik at geratzen diren momentutik, euren pisuak saltzeko aukerak eta salneurriak behera egingo dute nabarmen".

Eraisketak ekiditeko proposamena

Elkarteko kideek argi dute aipatutako eraikinen eraisketa ez dela bidea. Udalak beregain hartzea ezinezkoa delako batetik, eta laudiar asko kaltetzen duen erabakia delako bestetik. Etxebizitza oinarrizko eskubidea izanik, plana moldatzeaz gain, orain arte desagerraraztear dauden eraikinak "babestutako eraikin" izendatzea eskatuko dio udalari.

Maiatzaren 25ean elkartuko dira HPAS/PGOU moldatzeko ahaleginak eginez. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero blogean sar zaitezkete:

http://realojosllodio.blogspot.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide