"Kolorez Kalera" eguna antolatu du Kirikiñok, beste hainbat astialdi talderekin batera

Laudioko Kirikiño Aisialdi taldeak inoiz baino urte oparoagoa izan du ekintza eta irteera kopurutan. Jada hogeitabosgarren urtea atzean utzita, esperientzia ugariko aisialdi taldea dugu bera. Herriko eta inguruetako jai egunetan, kultura deialdietan, udako jolas eta irteeretan zein hileko azken larunbatetan egiten dituzte jarduerak. Ekintza hauek irekiak eta doakoak izan ohi dira.
 

Laudioko Kirikiño Aisialdi taldeak inoiz baino urte oparoagoa izan du ekintza eta irteera kopurutan. Jada hogeitabosgarren urtea atzean utzita, esperientzia ugariko aisialdi taldea dugu bera. Herriko eta inguruetako jai egunetan, kultura deialdietan, udako jolas eta irteeretan zein hileko azken larunbatetan egiten dituzte jarduerak. Ekintza hauek irekiak eta doakoak izan ohi dira.
 
Olentzerotako tailerrak, Prudentzioko Danborradako aisialdi eskaintza, Basalarrina Euskara Elkartearekin batera antolaturiko jarduerak... apurka apurka hileko agendak betetzen joan dira aurten ere, eta jarduera borobilak suertatu dira horietako asko eta asko. Izotz Pistara irteera izaten da ekimen garrantzitsuenetako bat, gazteei zuzendurikoa hain zuzen. Baina plazan larunbat goizez antolatzen dituzten proposamenek ere arreta handia pizten dute herritarrengan.
 
Maiatzaren 16an Areatzara
 

Hala ere, datorren astean zita esanguratsua dute Areatzan. Amarauna Astialdi Elkarteen Sarean parte hartzen duten astialdi taldeek elkarlanean antolaturiko ekimena da: Kolorez kalera! Igandean egunpasa itzela egiteko aukera izango du Kirikiñorekin Areatzara joaten denak. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako jarduerak izango dira egun guztiko egitarauean txertaturik: puzgarriak, haur parkea, jolas erraldoiak, kale jolasak, adierazpen askearen gunea, graffiti eta txapa tailerrak, karaokea, buruhandiak... eta animazioa, nola ez!
 
Gorbeialdeko inguruneak aldarrikapena berarekin beteko dituzte: Aisialdiko gune bezala berreskuratu nahi dute kalea, betiere, euskarazko aisialdia bultzatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide