Bihar jarriko da martxan "Irakurri, Gozatu eta Oparitu" egitasmoa

Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren laugarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Hego Euskal Herriko 16 herritan abiatuko da laster irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. 

Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren laugarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Hego Euskal Herriko 16 herritan abiatuko da laster irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. 

Laudion, Basalarrina Euskara Elkartea arduratuko da egitasmo hori aurrera eramateaz. Herriko liburutegira joatea da egitasmoan parte hartzeko lehen pausua. Euskarazko liburu bat maileguan hartu, eta irakurtzea, hain zuzen. Bukatutakoan, liburua itzultzera joan eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein liburu izan den irakurritakoa, zer inpresio jaso dugun hura irakurtzean... eta fitxa betetakoan, liburuzainak, erosketa-txekea emango dio trukean dagokionari. Hitzartutako liburudendara joan, eta 'oparia' egitea izango da azken urratsa. Lagunari, familiakoari edo norbere buruari. Baina betiere gozamenerako iturri. 

Txartelarekin doanak %25eko beherapena izango du euskarazko liburu berria ordaintzerakoan. Basalarrinako kide denak, aldiz, %50eko beherapena izango du.  

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Bihar hasiko da kanpaina, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko asmoarekin abiatuko da Laudion ere. Uztailaren 24ra arte, irakurri, gozatu eta oparitzeko aukera zabalik izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide