Honezkero ireki da Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Laudioko San Rokeak iragartzeko XXXI.kartel lehiaketa antolatu du Laudioko Udalak. Haurren zein helduen lehiaketa izango da aurtengoa ere, eta edizio honetan parte hartu nahi dutenek, oinarriak eskuragai izango dituzte udaletxearen webgunean.
Oinarriek dioetenez, lanak prestatzeko baliabide teknikoak nahi bezala erabili ahal izango dira, betiere, azken emaitza oinarrietan azaldutako irizpideei jarraiki burutzen badira. Lan guztiek agertu beharko dituzte batetik, jaiak iragartzeko urtero adostutako testuak, eta bestetik, Laudioko udaleko ezkutu ofizialaren irudia. Maiatzaren 21ean aurkeztu beharko dira beranduenez, 'Kultura, Kirol eta Jaien Arlo'ko bulegoetan edota 'Kultur Etxean'.
Aukeraketa prozesua epaimahaiaren esku geratuko da lehen fasean. Bigarren fasean, aldiz, herritarrei aukeraketan parte hartzeko deia luzatuko zaie. Maiatzaren 28tik ekainaren 5era ikusgai izango dira Kultur Etxeko harreralekuan. Herritarrek bozka bidez hautatu ahal izango dute gustukoen duten kartela.