Felix Zubiaga, Athletic eta Villosako jokalari ohia, zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko urt. 8a, 14:02

Atzo zendu zen Felix Zubiaga, Villosa eta Athleticeko jokalari ohia. 1945eko urtarrilaren 4an jaio Arrankudiagan, beraz, 71 urte egin berri zituen. 14 urteetatik Villosako taldean jokatu zuen 1964. urtera arte. Athleticek fitxatu zuen urte horretan.

Atzo zendu zen Felix Zubiaga, Villosako eta Athleticeko jokalari ohia. 1945Eko urtarrilaren 4an jaio Arrankudiagan, beraz, 71 urte egin berri zituen. 14 urteetatik Villosako taldean jokatu zuen 1964. urtera arte. Athleticek fitxatu zuen urte horretan.

Hasieratik erasoko postuetanjokatu zuen Zubiagak. 1969-710 denboraldian gol gehien sartu zituen Athleticeko jokalaria izan zen, 11 gol sartu zituen 23 partidutan. Ondoren, ezkerreko hegalean jokatu zuen eta 1972-73ko denboraldian Kopako garailea izan zen, izan ere, Castellonen aurka jokatutako partidu zailean gola sartu zuen.

Futbolarekin bukatu aurretik, Puertollanoko Calvo Sotelo eta Arenas taldeetan ere aritu zen.

Gaur arratsaldeko 18:00ean izango da hileta Okendoko Santa Maria de Unza elizan. CD Laudiok eta Athletic Klubak haien dolumina adierazi dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide