“Euskadiko Txapeldunak izatea, amets bat egi bihurtzea izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko aza. 17a, 17:22

AINGERU CASTRO eta ALAITZ URKIOLA Euskadiko Rallysprint txapelketako garaileak dira. Aingeru gidaria da eta Alaitz, aldiz, kopilotua.

Bigarrenez irabazi duzue Euskadiko Rallysprinta. Zer nolako esperientzia izan da?

AINGERU CASTRO eta ALAITZ URKIOLA Euskadiko Rallysprint txapelketako garaileak dira. Aingeru pilotua da eta Alaitz, aldiz, kopilotua.

Bigarrenez irabazi duzue Euskadiko Rallysprinta. Zer nolako esperientzia izan da?

Aingeru: Oso esperientzia polita izan da. Nahiz eta nire bigarren aldia izan, Alaitzen lehenengoa izan da eta hori ere berezia da. Puntuazio aldetik, gainera oso txapelketa borrokatua izan da; txapelketa borrokatua eta gogorra.

Alaitz: Azkenean lehiatzen garen guztiok txapeldunak izan nahi dugu eta ilusio horrekin lehiatzen gara. Txapeldunak izatea niretzat amets bat egin bihurtzea izan da.

Guztira 10 lasterketa izan dira, eta horietako batean, San Miguelekoan, hain zuzen ere, erretiratu zineten. Zer gertatu zen?

Aingeru: Atera baino lehen kotxeak zerbait gaizki zuela nabaritu genuen. Baina horrela eta guztiz ere, lasterketan parte hartzea erabaki genuen, galdu ahal genituen puntuak nahikotxo zirelako. Atera eta lehenengo zatian jada, kotxeak ez zuen aguantatu eta apurtu zen. San Migueleko froga horretan puntuatzeak, gainera, besteekiko aldea handituko zuen, baina azkenean ezin izan genuen inolako alderik lortu.

Alaitz: Bai, gu bagenekien nahiz eta atera ziurrenik ezingo genuela lasterketa bukatu, baina berin-berdin atera ginen. Puntu horien bila joan ginen, nahiz eta alferrik izan zen dena.

Zein da 10 lasterketatik gehien gustatu zaizuena? Zergatik?

Alaitz: Niri zalantzarik gabe Hondarribikoa. Oso lasterketa eta zati polita du lasterketa horrek, eta gainera podiuma egin genuen.

Aingeru: Niri ordea, nahiz eta Hondarribikoa gustatzen zaidan, Azpeitikoa dut gustukoen. Orain dela bi urte lasterketa bertan behera utzi behar izan nuen eta geroztik bertan lehiatzeko gogoak nituen. Gainera, txikia nintzenetik kartekin ibili nahiz han eta bertan garaipen bat lortu nahi nuen. Hori dela eta, aurten Azpeitian lortutako garaipena niretzat izugarria izan da.

Eta gutxien? Zergatik?

Aingeru: Ba ez dakit. Aramaion adibidez, gaizki pasatu genuen, titulua oso gertu genuen, baina kotxearen egoera txarra dela eta, zelan urrundu zitzaigun ikusi genuen. Lasterketa horretan pentsatu genuen ia ezinezkoa izango zela aurten rallysprinteko garaipena lortzea.

Azken lasterketa baino lehen 2,postua zenuten. Zelako presioa izan zenuten Karrantzako rallya baino lehen?

Aingeru: Ba egia da atzetik gindoazela eta haiek baino hobeto egin behar genuela. Baina, horrelako lasterketa batean edozer gauza gerta daiteke. Azkenean lehen postuan zihoana 3. geratu zen, 3,ena berriz 2. eta guk 2. postua genuela, txapeldun. Buelta eman genion guztiari, kotxea gainera, konponduta eraman genuen eta garaipenaren bila joan ginen.

Noiztik daramazue elkarrekin lehiatzen?

Alaitz: Urte bat. Aurreko urtean Kantabrian elkarrekin lasterketa bat egin genuen , baina serioski 2015eko denboraldia aritu gara elkarrekin.

Non entrenatzen duzue?

Lasterketetarako kotxearekin ez dugu inoiz entrenatzen. Berez, kotxe normalarekin lasterketaren zatiak egin eta ikusten ditugu, notak hartu eta kurbak zelakoak diren apuntatzen dugu. Azken finean, ez diogu garrantzi handirik ematen kotxearekin ibiltzeari, baizik eta, kotxearekin nondik ibiliko garen, hau da, zirkuituari.

Emakumeen presentzia kirol honetan nahiko eskasa dela esan dezakegu. Alaitz, hor goian egoteak zer sentiarazten dizu?

Harrotasun handia da niretzat kotxeen munduan ibiltzea eta gainera lehenengo postuetan aritzea. Neskentzat ez da batere erreza mundu honetan sartzea. Niri txikitatik gustatu zaizkit kotxeak eta betidanik nahi izan dut kopilotua izan. Borrokatzea, besterik ez dago zure helburuak lortzeko.

Eta noiz hasi zinen kotxe lasterketak egiten?

16 urterekin lizentzia atera nuen eta azken 4 edo 5 urteetan pilotu ezberdinekin aritu nahiz lasterka.

Noizbait pentsatu duzu kopilotu izatetik pilotu izatera salto egitea?

Bai, hemendik gutxira frogaren bat pilotu bezala egitea espero dut.

Euskal Herrian zer nolako lehia dagoela esango zenukete?

Aingeru: Euskal Herrian maila handia dagoela esango nuke, pilotuen artean nahiko berdinduta gaude, baina, kotxe ezberdintasun handia dago. Kanpora lehiatzera joatea gustatzen zaigu, horrela kanpokoekin konparatu zaitezke. Orokorrean esango nuke, nahiko maila berdintsua dagoela Euskal Herrian eta bere inguruetan.

Orain Euskadiko rallysprint txapelketa bukatu dela, zer egingo duzue? Zein da zuen hurrengo helburua?

Aingeru: Azaroko azken asteburuan Asturiasera goaz lasterketa batera eta ondoren hurrengo denboraldirako prestatuko gara. Martxoaren hasieran hasiko da denboraldiaurrea eta data horietarako dirua lortu behar dugu. Kotxeak nahiko konponketa behar ditu, izan ere, aurten, asko borrokatu behar izan dugu kotxe horrekin garaipena lortu ahal izateko.

Bukatzeko zerbait gehitu nahi duzue?

Batetik, babesleei eskerrak eman nahi dizkiegu, haien laguntzari esker lortu dugulako garaipen garrantzitsu hau. Bestetik, lasterketetan animatzera doan jende guztiari ere, eskerrak ematea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide