Elisabeth Ibarrak Athletic Futbol Taldean jokatzen du. Bera berez, Eibarkoa da, baina urteak daramatza Laudion bizitzen. Espainiako Futbol Selekzioaren jokalaria da eta hori dela eta Canadan dago mundiala jokatzen.
Mundiala ekainaren 6an hasi zen eta ordutik Espainiako Selekzioak partidu bakarra jokatu du. Atzo jokatu zuten partidua Kosta Rikaren aurka eta berdinketa lortu zuten. Partidua irabaziz hasi zuten Viky Losadak sartutako golaren ondorioz. Baina. Minutu bat besterik ez, iraun zuen garaipenak, izan ere 14. minutuan Kosta Rikak gola sartu eta markagailua berdinketan utzi zuen.
Hurrengo partidua ekainaren 13an izango dute Brasilen aurka