Aurten Laudioko jaietan ez da musikarik faltako. Izan ere, Laudioko Txosna Batzordeak kontzetu ugari antolatu ditu gau guztietan txosnetara hurbildu nahi duen herritar oro dantzatzen ipintzeko.
Txupinazo egunean Honat erromeria egongo da gaua alaitzeko 20:00tan. Hurrengo egunean, abuztuaren 16an, 0:30tan EH Sukarrak bere zortzigarren diska aurkeztuko du txosnetan. Talde horrekin batera, Wllis Drummond, Iparraldeko gazteek emango dute haien kontzertua. Jaietako lehenengo txanda bukatzeko, abuztuaren 17an, ETS (En Tol Sarmiento) Arabar Errioxatik eta Izargiren kontzertuak egongo dira. Azken eguneko bi kontzertu hauek 23:00ta izango dira.
Abuztuaren 21ean 23:00etan Hip-Hop gauari hasiera emango zaio eta horretarako Lirykan eta DJ Funi Laudiorrak eskainiko dute haien kontzertua. Itziarren Semeak eta Tximeletaren txanda helduko da abuztuaren 22an 0:00tan. Abuztuaren 23an, aldiz, 0:00tan Skasti igoko da eszenatoki gainera. Talde hau, Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi du aurten. Zarauztarrek ska musika jotzen dute. Egun berean Atxurre, Laudioar batzuek sortutako talde berria eta Kop katalanek eskainiko dituzte haien kontzertuak. Bukatzeko, Odoloste egunean, 1:00etan diskodantza egongo da.