Okondoko udalak eta herriko hainbat elkarteek prestatu dute txakolinaren jaia. Festa uztailaren 13an, larunbata, ospatuko dute. Azoka gazte eta berritzailea izango da eta musika eta giro ona ez dira faltako. Horrez gain, hegaluze dastaketa, haurrentzako jolasak, Itzalde abesbatzaren koruaren emanaldia eta, nola ez, txakolina egongo da. Gainera, África Baeta, EITB-ko aurkezlea, izango da Txakolin jai horren amabitxia.