Otsailaren 16an, alkatesaren aginduz, munizipalek Landa Zuri etxera gerturatu eta atea hormigoiarekin itxi zuten. Bertan garbiketa egiten zeuden hainbat gazte desobedientzia delitua egotziko ziotenaren mehatxupean bota zituzten. Horregatik hileta antolatu dute herritik zehar, udaletxeak herrian gazteentzako zegoen alternatiba bakarrarekin bukatu duela adierazteko.