1990. urtean ospatu zuten lehendabizikoz Lilatoia eta ordutik aurrera zita garrantzitsu bilakatu da askorentzat. Aurten martxoaren 6an izango da goizeko 10:00ean Atletico San Sebastianek antolatutako lasterketa.
Donostiako Koordinadora Feministak argi zuen lasterketa hau sortu zenean zeintzuk izan ziren helburu nagusiak. Batetik, sarien berdintasuna bermatzea, bestetik, emakumeak kirola kalean egitera animatzea eta beste lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea Lilatoia. Emakume askorentzat, kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia bilakatuz.
Lasterketa goizeko 10:00ean hasiko da, baina 9:30ean beroketa egiteko kedada dago Boulebardean. Korrikalarientzako dutxak (kontxako Kabinetan) eta arropa uzteko kontsignak (Gipuzkoako Plazan) egongo dira egongo dira.
Izen ematea
10 euro balioko du lasterketa honen inskripzioa. Kirolprobak.com web gunean egin beharko da ( www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1454 ). Lasterkariaren poltsa (dortsal-txipa eta kamiseta), martxoaren 4 eta 5ean 11:00etatik 20:00etara eskuratu ahal izango da donostiako emakumeen etxean (okendo 9, donostia).
edozein pertsonak eskuratu dezake.izen eta abizenak eramatearekin nahikoa izango da, bertan jarritako listetan dortsaleko zenbakia bilatuz.