Ametsuts emakumeen elkarteak urte osoan zehar egingo diren ikastaroak egiteko inskripzio epea jada zabalik dago. Ikastaro guztiak abenduan hasiko dira.
Interesatu guztiek inskripzio-orria udaletxean, liburutegian edota www.okondokoudala.com web orrialdean lortu dezakete. Ikastaro bakoitzeko orri bat bete beharko da eta behin orria beteta, udaletxean edo liburutegian aurkeztu beharko dute.
Ikastaroak aurrera eraman ahal izateko gutxienez, 12 pertsonetako taldeak osatu beharko dira.
Ikastaro motak
Guztira zazpi ikastaro ezberdin egongo dira: astelehenetan haurrentzako dantza modernoak aerobika eta “KOSTURA”, astearteetan salsa, asteazkenetan aerobika, ostegunetan “bolillos” eta euskal dantzak etab ukatzeko, ostiraletan tangoa.