Aiaraturrek eskainiko dituen ikastaroak turistekin zerikusia dute. Izan ere, hauen egonaldia atsegina izateko hainbat truku irakatsiko ditu.
Horregatik, ikastaroa batez ere, ostalaritzan eta Aiaraldeko eskualdean kokatuta dauden enpresei zuzenduta dago. Hiru ikastaro ezberdin egongo dira. Lehenengoa “Atsegintasunez harrera egiteko formulak”. Bigarrena, “ABC komunikazio eraginkorra: ahozkoa eta ez ahozkoa”. Eta, azkenengoa “Toki eta zerbitzu interesgarrien gomendioak”.
Lehenengo biak urriaren 30etik aurrera egingo dira arratsaldeko 16:30ean, Laudioko Kultur Etxean. Azkenengoa, aldiz, azaroaren 7an izango da. Arratsaldeko 17:00tan Urdunako Gure Ahaleginak upategian hasiko da, ondoren Santxotena museora joango da, bakoitza bere autoarekin. Ikastaroak eskualdeko baliabide turistiko batzuk ezagutzan datza.
Izena emateko urratsak
Izena eman nahi duten pertsonek ikastaroa hasten den egun berean egin dezakete; Laudioko Turismo Bulegora deituz (94 403 49 30) edo posta elektronikoaren bidez (oficinadeturismo@laudiokoudala.com).