40 orduko argazkigintza ikastaroa eskainiko du Josu Zaldibarrek Arespalditzan. Matrikulazio epea zabalik dago jada urriaren 21 arte.Ikastaroa urriaren 26an hasiko da.
Ikastaroa egin ahal izateko 180 euro ordaindu behar izango dira. 40 orduak bitan banatuko dira. Alde batetik, hasierako 20 orduetan, kamarak ezagutu eta oinarrizko kontzeptu teknikoak irakatsiko ditu irakasleak. Hau da, arzgazki onak ateratzen hasteko teknikak ikasiko dituzte bertaratzen diren ikasleak. Bestetik, azken 20 orduetan, kotzeptu teknikoagoak eta hizkuntza fotografikoa eskuratuko dute.
Josuk Black Kamera metodoa erabiliko du bere ikastaroa aurrera eramateko. Metodoak alde teorikoa eta praktikoa du.
Ordaintzeko modua
Ikastaroa ordaintzeko hiru epe egongo dira. Lehenengo epea kurtsoa erreserbatzeean izango da eta 60 euro ordaindu behar izango dira. Ondoren azaroan ordaindu beharko dira beste 60 euro eta bukatzeko abenduan, kantitate berdina. Informazio gehiago eskuratzeko sartu www.blackkamera.com helbidean edota info@blackkamera.com emailera idatzi. Harremanetarako telefonoa ere erabilgarri: 945/396742 / 649431587