Gaur gauean Laudioko denda zein taberna ezberdinek haien produktuak prezio merkean erosteko aukera emango dute.
Ordutegi berezi bat zehatu dute 20:00etatik 22:00ak arte. Denbora horretan herriko hainbat dendetan beherapenak egongo dira, batez ere, %10ekoa. Horrez gain denba askotan ekintza ezberdinak burutuko dituzte. Ez & Bain, alegia, Dj Julio egongo da, Gorostidin ohialen katalogo berriak aurkeztuko dituzte, Alberto Acero plazan produktu batzuen dastatzea... Zerrenda luzea da, izan ere, 23 komertziok hartu dute parte gau magiko honetan.
Dendez gain, baita ere, hainbat taberna elkartuko dira gau berezira. gainera, ordutegia 01:00k arte luzatu dute. Batez ere bi eskaintza izango dituzte. Alde batetik 2x1 pintxoetan. Adibidez, Aldatz, Arrañope, Bar Blanco, Iluntze, Gozo Toki.... Bestetik, kubatak 4 eurotan eskainiko dituzte, hala nola, Haitzulo, Cubanito, Txantxiku, Indriska... Tabernen zerrenda baita ere luzea da.
Umeentzako gaua baita ere
Helduentzako soilik ez, umeek ere haien tokia izango dutelako gau magikoan. Araba eta Pio XII kaleen artean dagoen bidegurutzean koltxoneta elastikoak jarriko dituzte. Gainera, Ezka kalean puzgarriak egongo dira. Bukatzeko, Zumalakarregin txapak eta puztukiekin formak egiteko tailerrak egongo dira.