Irailaren 29an euskararen jaia ospatuko da Laudion. Urtero bezala, eguerdian ,Basalarrina elkarteak eta herriko beste hainbat eragileek herri bazkaria antolatu dute. Tiketak, jada, erosteko aukera badago.
AEKren Berbots euskaltegian daude salgai bi salneurri ezberdinetan: nagusientzat 8 euro eta haurrentzat 3. Bazkaria elizako arkupetan edo institutuan izango da. Lekua, saltzen diren tiketen arabera erabakiko da.
“Euskaraz bizi nahi dut”
Aurten “Euskaraz bizi nahi dut” leloa aukeratu dute jaiaren egunerako. Egunero euskaraz bizitzeko aldarria zabaldu nahi dute, jai eta aldarrikapena uztartuko dituen egun batekin.