Goikogane Mendi Taldeko kideek mendiko kontakizunen inguruko lehiaketa eta mendiko argazkien lehiaketa antolatu dituzte.
Lehiaketetan parte hartzeko ez da beharrezkoa elkarteko kide izatea, Laudiokoa izatearekin aski baita. Kontakizunen lehiaketan gomendagarria da testua euskarri informatikoan aurkeztea, euskaraz edo gazteleraz. Gaia beti ere, mendizaletasuna izan behar da.
Argazkietan paisaiak, mendi-ekintzak... agertu beharko dira. Horretaz gainera, argazkiak aurkezterako orduan, gutxienez hiru aurkeztu behar dira lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Irailaren 30ean itxiko da kontakizunak zein argazkiak aurkezteko epea. Horretarako astearte zein ostiraletan Goikogone Mendi Taldearen egoitzara eraman beharko dira 19:00ak eta 21:00ak bitartean.
Irabazleentzako sariak
Sariak ez dira eskudirutan emango, kirol gaietan eta mendiari buruzko bibliografiaren bidez baizik. Kontakizunen lehiaketan bi kategoria daude. Bata 16 urtetik gorakoentzat eta bestea gazteentzat. Argazki lehiaketan, aldiz, kategoria bakarra dago.
Informazio gehiagorako jo elkartearen web orrialdera: http://www.goikogane.com