Orozkoko herrian umorezko kale antzerkietaz gozatzeko aukera paregabea zabaldu du udalak. “Udako Kale Antzerki Aroa” izenpean egingo dituzte bi emanaldiak.
Lehenengoa gaur izango da, Zubiaur plazan, gaueko 21:30ean. “Sustraiak” izeneko musikala estreinatuko du egitarauak, Simulacro konpainiaren eskutik.
Bigarrena, aldiz, uztailaren 27an izango da, hau da, hurrengo ostiralean. “Mediopelo” da emanaldiaren izena eta Ganso & Ciak antzeztuko dute.
Kultura arloko zinegotziak dioenez, Begoñe Olabarria, udako egutegirako ezinbestekoak diren emanaldiak dira eta orozkotarren artean arrakasta izatea espero du.