2012/13ko denboraldiak Nerbioi Errugbi Elkartearen eskoletan aritzeko aurretiko izen- ematearen epeak zabaldu dituzte elkarteko kideek. Izen ematea doakoa da eta haien web gunearen bitartez egin daiteke: www.nerbioirugby.com.
Abuztua arte egongo da zabalik izena emateko epea eta 2000. urtetik aurrera jaiotakoek eman ahal izango dute. Lehenago jaiotakoak eta errugbyan aritu nahi dutenek elkartearekin harremanetan jarri eta haiek bilatuko dituzte elkarlanerako bideak edota hurbileko beste klub bat, kirol hau praktikatu ahal izateko.
Aurtengo denboraldia
Jon Lafuenteren arabera, elkartearen lehendakaria, umeekin eta gazteekin egindako lanak momentu oso onak eman ditu eta horrek eskola egonkor bat sortzearen indarrak sortu ditu. Urte honetako denboraldiko eskolak bukatutzat ematen dituzte eta baita kontzentrazio aurreneko kanpaina. Hori ospatzeko Gasteizko Gaztedi klubari bisita egingo diote eta jai- amaiera bat antolatu dute.