Udalsarea 21ek, hain zuzen ere, Jasangarritasunerako Udalerrien Sareak, Amurrioko Tokiko Agenda 21 saritu du Zilarrezko Tak 21 sariarekin. Saria Agenda 21ek duen kalitate onagatik eman diote.
Tak 21ek Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen eta aitortzen du, udalerri bakoitzaren errealitatera egokitua dagoena. Kalitate hoberena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu.
Amurrio 2002. urtetik da Udalsarrea 21eko kide. Horri esker ingurumena eta herritarren bizi kalitatea hobetzen saiatzen da eta gainontzeko kideekin ezagutza garatu eta elkarrekin hazten da.
Sari banaketa
Ekitaldia Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egin zen. EAEko hainbat erakunde eta udalerritako ordezkariak bertaratu ziren. Pilar Unzaluren eskutik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, jaso zuen Javier Bitorikak, Amurrioko teniente alkatea, saria.
Urrezko Tak 21 Legazpi eta Durangoko udalek jaso zituzten. Zilarrezko Tak 21, sariaren artean, aldiz, Donostia, Gasteiz, Tolosa Zarautz eta Areatza bezalako udalak izan ziren sarituak.