Josu San Pedro, Orozkoko alkateak, herriaren inguruan kokatuta dauden zabortegi ilegalekin bukatu nahi du. Horretarako adierazi du lan jarrai bat egingo dutela ahalik eta zabortegi gehien garbitzeko eta haiekin bukatzeko.
Burrullaga auzoko poligonoetan jada, zabortegi bat aurkitu eta horrekin bukatu dute. Horretarako 1.600 euro gastatu dituzte eta aurreikusi dute gastu hori 14.000 eurora iritsi daitekeela. Gastua, hala ere, lekuan isuritako materialen araberako da, hau da, kutsaduraren araberakoa. Amianto kopuru handiko lekuak aurkitu dira, alegia.
Alkatearen arabera, zailena zabortegiak aurkitzea da, baina, behin aurkituta garbiketa lanak lehen bait lehen hasi behar dituzte.