Udaleko euskararen arlokoek langile euskaldunentzako lan zerrendak egingo dituzte. Zerrenda hauek umeekin lan egin nahi dutenen pertsonen artean egingo dituzte. Hala nola, aisialdirako begiraleekin, eskola partikularreko irakasleekin, kirol begiraleekin, saio aurkezleekin eta ume-zaintzaileekin.
Zerrenda horietan sartu ahal izateko euskara@laudiokoudala.net web gunera kurrikuluma bidali beharko da, baina soilik aurretik aipatutako gaiari lotutako lanak aipatuz. Zerrenda hau enpresa, elkarte, zein informazio behar duen edozein herritarrei zabalik egongo da, hau da, norbaitek langile euskalduna behar badu zerrendatik aukeratu ahal izango du nahi duen pertsona.
Beharrezkoa izango da euskaraz ondo eta eroso moldatzea eta 18 urte baino gehiago izatea. Horrez gain, ez da inolako froga edo azterketarik egingo zerrendan sartu ahal izateko. Eskaintzen diren lan moten artean aukera bat baino gehiago hautatu daiteke.
Informazio gehiago jaso nahi ez gero deitu Laudioko Udaleko euskararen arloko telefonora: 944034890.