Tubos Reunidos enpresako langileek gaur egingo dute 24 orduko lehenengo lanuztea. Goizeko 6etan hasiko dira.Egun berean, enpresako sarreran, batzar informatiboa egingo dute eguerdiko 13:00etan, langile zein hurbiltzen den orok egoeraz jabetzeko.
Enpresako zuzendariak, duela gutxi gobernuek ezarritako lan erreformak jarri nahi dizkie enpresako langileei. Murrizketen artean soldaten jaitsiera dago. Langileen arabera, azken urtean enresak izan dituen irabazi guztiak, 19 milioi eurokoak izan direnak, langileei esker izan ditu.
Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen badu langileek hurrengo astean lanuzteak egiten jarraituko dute.