Laudioko Udalaren Ideien Bulegoak HAPOa eta hirigintzaren inguruko bi hitzaldi informatibo antolatu ditu kultur etxean. Hitzaldietan arkitektoak, hirigileak eraikitzaileak, sustatzaileak, agentziak, sindikatuak, auzoetako ordezkariak, plan orokorren gainean iradokizunak dituztenek eta edozein herritar bilduko dira.
Lehenengo hitzaldia apirilaren 17an izango da arratsaldeko 18:00etan. “Hiri antolakuntzako plagintzaren egungo egoera Laudion, 1979tik izandako bilakaera” izango da mintza-gaia. Horretarako Jesus Cebolla Erquiaga, Udaleko hirigintza eta ingurugiro arloko burua, eta Anton Agirregoitia Aretxabaleta, arkitekto hirigilea, hurbilduko dira gai hori jorratzeko.
Bigarrena, aldiz, apirilaren 19an izango da ordu berean. Oraingoan “Laudion hiri-lurrak berritzeko aukerak” aztertuko ditu Fernando Heviak, Laudio Udaleko arkitektoak.